miércoles, octubre 01, 2008

Teknoskopioa 2008 lehiaketa


Teknoskopioa ideia-lehiaketa bat da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen barruan antolatua Elhuyar Fundazioa, Innobasque eta Eusko Jaularitzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eskutik.

Aurtengo Zientzia, Teknologia etaBerrikuntzaren Astea, zazpigarrena, azaroaren 10etik 16ra egingo da, eta LEHENGAIA izango du ardatz.

Teknoskopioan, hamalau urtetik hemezortzira bitarteko neska-mutilek har dezakete parte, gehienez 3 laguneko taldeetan. DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta LHko ziklo ertaineko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat prestatutako lehiaketa da, eta aurtengoak bosgarren edizioa du.

Lehiaketaren helburua da gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna eta jarrera ekintzaileak sustatzea eta ikasleak motibatzea, eta, horretarako, ikertzaile/asmatzaile/sortzaile bihurtzen ditugu. Edizio honetan, superheroi bihurtzea proposatuko diegu ikasleei: mundua salbatuko duen superheroi baten azalean jarri beharko dute, eta superheroi horren bloga sortu. Superblog horretan, superheroiak, bere superbotereez eta bere puntu ahulez hitz egiteaz gain, mundua salbatzeko proposatzen dituen ekintzak eta abenturak kontatuko dizkigu.

www.zientzia.net/teknoskopioa web gunean aurkituko dituzue oinarriak.

Blogak urriaren 31 arte landu ahal izango dituzte gazteek, eta sari-banaketa Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astean izango da.